2011/12/02

MERCÈ ARÀNEGA GUREKIN


   Gaur goizean, eskolako Mediatekara,  Mercé Aránega etorri zaigu bere liburuen eta marrazkien  gainean hitz egitera eta 2. mailako ikasleen galderei erantzutera.

   Bi saiotan banatu dira ikasleak, eta bai batzuei bai besteei, orri handi baten bitartez eta marrazki bat eginez, non eta nola sortzen den ipuin bat azaldu die.

 

   Buruan ditugun irudiak, irudimena, eskuen mugimenduak marrazkiak egiterakoan, eta abar luze bati buruz hitz egin die Mercék ikasleei.

  
Bukatzeko, liburuak sinatu ditu eta musu kolektibo handi batekin amaitu da. 
  Primeran pasa dugu! 
ESKERRIK ASKO, MERCÈ  ETA HURRENGO ARTE!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina