EUSKERA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUSKERA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012/03/07

EUSKARAZKO LIBURU TRUKAKETA (INTERCAMBIO DE LIBROS EN EUSKERA)



Datorren martxoaren 23an (ostirala), festa bat egingo dugu; euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, eta Donostian burutuko den “Euskaraz Bizi” ekimenaz baliatuz.
Aurreikusitako ekintzen artean, euskarazko liburuen (DVD-CD) trukaketa dago.
Horretarako ezinbestekoa da ahalik eta liburu (DVD-CD) gehien biltzea!
Beraz, etxean trukatzeko euskarazko libururen bat (CD-DVD) baduzue (irakurri duzuelako, haur gazteagoentzako delako, beste batengatik aldatu nahi duzuelako, …), ekar ezazue eskolara!
Liburu eta bestelakoak biltzen, ondorengo egunetan egongo gara:

• Martxoak 6 (asteartea)                  
• Martxoak 8 (osteguna)
• Martxoak 13 (asteartea)
• Martxoak 16 (ostirala)
Ordua: 16:30-17:30
Lekua: Zuhaiztiko patioan
Ekarritako liburu eta CD-DVD bakoitzaren truke haurrek 5 puntu jasoko dituzte. 
Puntu horiek, beste liburuak edo jasotako euskarazko materiala eskuratzeko erabili ahal
izango dira, martxoaren 23ko festa egunean.
Festa egunean puntu gehiago eskuratu ahal izango dira prestatutako ekintzetan parte hartuz gero; Txan magoaren laguntza izango dugu!

 
Animatu eta garbiketa egin etxean!
IGE-AMPAko Euskara Batzordea

2011/03/18

ZUHAIZTIKO MEDIATEKARI JARRITAKO BERTSOA


Doinua: Orioko balearena


Liburutegian bai
liburuak mila
ez naiz inoiz aspertzen
beti gauza pila
misterio ta_abentura
beti horien bila
ondo pasa nahi duna
etorri dadila.


Zuhaiztiko 4.A taldeko Jon Ander, Oihane eta Unai
2011ko martxoan


2011/02/03

PATXI ZUBIZARRETARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Urtarrilaren 27 an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen 6. mailakoekin topaketa bat egitera eta bere sekretutxo batzuk kontatu zizkigun. Hasieran 6. mailakook elkarrizketatxo bat egin genion eta gero guztiokin topaketa egin zuen mediatekan. Hona hemen, egun horretan Patxiri entzun genizkion zenbait kontu, pasadizo, iritzi, sekretu, truku,....
Entzuteko irudia klikeatu