2011/02/28

CUENTOS PARA ESCUCHAR







Kaixo lagunok! Ondotxo dakizuenez, gure eskolan saiatzen gara ahalik eta gehien erabiltzen euskara baina beste hizkuntzak ere, gaztelera kasu, lantzen ditugu eta ondoren agertzen den helbidean gaztelerazko ipuin interesgarriak topatu ahal izango dituzue. Gainera, entzuteko aukera ere izango duzue.



2011/02/16

ATEGORRIETAKO 5 URTEKO IKASLEEN BISITA





ATEGORRIETAKO 5 URTEKO IKASLEAK GURE MEDIATEKARA ETORRI ZIREN BISITA BAT EGITERA.

HASIERAN, PRESTATUTA DAUKAGUN IRAKURKETA EGIN GENUEN:

1.- "BEHIN OMEN ZEN JAUN ZAHAR BAT" POEMA IRAKURRI GENUEN OSO GUSTURA. KOPIA ERAMAN ZENUTEN GELAN IKASTEKO.

2.- "CUENTOS SILENCIOSOS" (BENJAMIN LACOMBE) LUBURUAREKIN BATERA IPUIN KLASIKO BATZUEI BURUZ HITZEGIN GENUEN ELKARREKIN.

3.- ORAIN LANTZEN ARI DIREN GAIAREKIN LOTUTA DAGOEN LIBURU BAT IKUSI GENUEN:"LURRAREN HISTORIA" (CHRISTIAN BROUTIN).

GERO, DENBORA LIBRE BAKOITZAK NAHI DUEN LIBURUA HARTZEKO.
¡¡¡ OSO ONDO EGON ZIREN !!!
ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK

2011/02/15

ETA ZER? BILDUMA LANTZEN







HILABETE HONETAN 2.Cko IKASLEAK "ETA ZER?" BILDUMA LANTZEN ARI GARA MEDIATEKAN.
LEHENENGO EGUNA, MARGAK "NIK ESERITA EGITEN DUT ETA ZER?" LIBURUA OZENKI IRAKURRI ZIGUN, GERO BILDUMA OSOA IKUSI GENUEN ETA IKASLE BAKOITZAK LIBURU BAT AUKERATU GENUEN ETXEAN IRAKURTZEKO.
BIGARREN SAIOAN, PORTADAK AZTERTU GENITUEN ETA GUZTIAK ANTZEKOAK ZIRELA KONTURATU GINEN.
ORAIN, BAKOITZA BERE PORTADA EGITEN ARI GARA.
BUKATZEN DUGUNEAN ERAKUTSIKO DIZKIZUEGU.

2011/02/13

GERMÁN SÁNCHEZ RUIPÉREZ DOCTOR "HONORIS CAUSA" POR LA UNIVERSIDAD DE SALAMANCA


Sánchez Ruipérez defiende cultura y lectura como herramientas para afrontar el futuro


Salamanca, 10 feb (EFE).- El editor salmantino presidente del grupo Anaya, Germán Sánchez Ruipérez, ha defendido hoy ante un abarrotado Paraninfo de la Universidad de Salamanca el valor de la cultura, y en especial de la lectura, como herramientas imprescindibles para afrontar el futuro en un país.

En su discurso de investidura como nuevo Doctor Honoris Causa por la institución académica salmantina, Sánchez Ruipérez, ha destacado que "un país vale, sobre todo, lo que vale su educación, lo que vale su cultura".

El editor, visiblemente emocionado durante todo el acto, ha ensalzado el valor de la lectura como "llave maestra para interpretar, comprender, valorar, asimilar y compartir el inmenso caudal informativo que hoy ya nos rodea".

Para este mecenas de la cultura, "jamás en la sociedad fue tan decisiva la condición lectora como ahora", ya que esta actividad permite "el ejercicio pleno de la libertad".

Respecto a la "singladura de tan difícil pronóstico" como la que se presenta en el mundo, a juicio de Sánchez Ruipérez, sólo se puede afrontar "redoblando nuestra confianza y apostando por la educación de la que toda lectura es inseparable".

2011/02/03

PATXI ZUBIZARRETARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Urtarrilaren 27 an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen 6. mailakoekin topaketa bat egitera eta bere sekretutxo batzuk kontatu zizkigun. Hasieran 6. mailakook elkarrizketatxo bat egin genion eta gero guztiokin topaketa egin zuen mediatekan. Hona hemen, egun horretan Patxiri entzun genizkion zenbait kontu, pasadizo, iritzi, sekretu, truku,....
Entzuteko irudia klikeatu

2011/02/01

PATXI ZUBIZARRETA GUREKIN




Urtarrilaren 27 an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen 6. mailakoekin topaketa bat egitera eta bere sekretutxo batzuk kontatu zizkigun. Hasieran 6. mailakook elkarrizketatxo bat egin genion eta gero guztiokin topaketa egin zuen mediatekan. Hona hemen, egun horretan Patxiri entzun genizkion zenbait kontu, pasadizo, iritzi, sekretu, truku,....

Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1.964ko urtarrilaren 25ean. Euskal Filologia ikasketak egin zituen, eta harrezkero Gasteizen bizi da. Bi seme ditu.
Batez ere haur eta gazte literaturan aritu da, eta arlo horretan hainbat sari irabazi ditu. Honetaz gain, helduen literaturan eta itzulpengintzan ere jardun du. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan kokatu daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola “ Eztia eta ozpina”, “Atlas sentimentala” edota “Mila gau eta bat gehiago” antologia bera.
Euskal literatura saria eskuratu zuen 1998. , 2006. eta 2010. urteetan. Eskuratu duen azken saria "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" liburuarekin izan zen.
Txikitan, potoloa omen zen eta soinketa klasetik ihes egiten saiatzen zen. Askarirako nocilla eta txorizoa hartzen zituen batera. Baina helduagoa zenean eta neskak gustatzen hasi zitzaizkionean erabaki zuen, nocilla edo txorizo hartzea, baina biak batera ez.
10-12 urterekin hasi zen idazten bere egunerokoan.
Bere lehengo liburua “Ametsetako Mutila” izan zen baina orain, kurtsilada hutsa iruditzen zaio.
Liburu askoren kontakizunak bere bizitzatik atera ditu, adibidez "Midasen Eraztuna" (Midas soinketan bildurra duen mutiko potolo bat da). Baina beste leku askotan ere inspiratzen da, egunkaritik esate baterako. Xia Tentzinen Bidaia Miresgarria liburua horrela sortu zen eta egunkari eta argazki batzuetatik hartu zuen ideia.
Liburu batzuetan ere benetan gertatu den zerbait edo pelikula bat kontatzen du, baina zerbait aldatua, “Usoa” liburuan bezala.
Berak dioenez, haurrentzat idaztea dibertigarria da eta ez da hainbeste kostatzen idaztea, baina helduentzat asko eta asko kostatzen zaio liburu bat idaztea, eta ez da hain dibertigarria. Hamar bat aldiz errebisatzen omen ditu bere idazlanak.
Bere bitxikeria bat da umeentzako ipuinak tinta berdearekin idazten dituela, gazteentzako urdinarekin eta helduentzako urdin ilunarekin. Baita esaten du bere ustez ongi idazten dela 40 urtetik gora bakarrik.
Oso esperientzia polita iruditu zitzaigun eta asko ikasi genuen. Gainera oso dibertigarria izan zen, nahiz eta galdera bat egin, berak bere bizitza osoa kontatu zigun. Oso ongi idazten duela iruditzen zaigu eta bikain erabiltzen duela hiztegia.
EGIN XIA TENZINEREKIN BERE BIDAIA MIRESGARRIA!!!!