2011/12/12

MARIASUN LANDAREN LIBURUAREN AURKEZPENA



Datorren asteazkenean, abenduak 14, Mariasun Landa egilea eta Peter Roberts mimoa Haur Liburutegian egongo dira liburu baten aurkezpena egiteko.
Liburua berrargitalpena da "Aitonaren txalupa". Oraingo honetan Eli Landa da ilustratzailea eta A fortiori argitaletxeak euskaraz eta gazteleraz ateratzen ditu batera.
Aitonaren txalupa / La barca del abuelo
Abenduak 14, arratsaldeko 18:30etan Haur Liburutegi Nagusian (Fermin Calbeton, 25)
Liburua egokia da 3. eta 4. mailakoentzat.
Jarduera irakasle eta gurasoentzako interesgarria izan daiteke ere, heriotza gaia modu poetiko eta egokian jorratzen da eta.

2011/12/05

KLIS-KLASIKOAK



GALTZAGORRI Y EL GOBIERNO VASCO PRESENTAN LA COLECCIÓN KLIS-KLASIKOAK
El pasado 25 de noviembre se presentó en el centro cultural Koldo Mitxelena la colección de libros Klis-Klasikoak, coordinada por la asociación Galtzagorri con el apoyo de la Dirección de Promoción del Euskera del Gobierno Vasco.
Con esta colección se prentende reeditar en euskera libros infantiles y juveniles de la literatura universal y para ello ha contado con la colaboración de prestigiosos escritores, ilustradores y traductores vascos.

Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan, sortu du bilduma hau. Dagoeneko kalean dira sail honetako lehen lau liburuak. Klasiko unibertsal bat eta hiru berrargitalpen: Pinotxoren abenturak (Carlo Collodi, Jokin Mitxelena), Txan Fantasma (Mariasun Landa, Jon Zabaleta), Maria Goikoak Batbirulau (Anjel Lertxundi, Antton Olariaga) eta Indianoa (Gregorio Muro, Francisco Fructuoso).
Pinotxoren abenturak, Maria Goikoak Batbirulau eta Indianoa Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek elkarlanean argitaratu dituzte. Txan Fantasma, berriz, Elkarrek berrargitaratu du.
Klis-klasikoak liburu sortaren helburua haur eta gazteek autore klasiko unibertsalak nahiz euskal autore ezinbestekoak euskaraz irakurtzeko aukera izan dezaten bermatzea da. Haur eta Gazte Literaturako obra kanonikoak euren eskura euskaraz jartzea. Modu honetan, curriculum literarioa euskaraz osatuz.






 




2011/12/02

MERCÈ ARÀNEGA GUREKIN


   Gaur goizean, eskolako Mediatekara,  Mercé Aránega etorri zaigu bere liburuen eta marrazkien  gainean hitz egitera eta 2. mailako ikasleen galderei erantzutera.

   Bi saiotan banatu dira ikasleak, eta bai batzuei bai besteei, orri handi baten bitartez eta marrazki bat eginez, non eta nola sortzen den ipuin bat azaldu die.

 

   Buruan ditugun irudiak, irudimena, eskuen mugimenduak marrazkiak egiterakoan, eta abar luze bati buruz hitz egin die Mercék ikasleei.

  
Bukatzeko, liburuak sinatu ditu eta musu kolektibo handi batekin amaitu da. 
  Primeran pasa dugu! 
ESKERRIK ASKO, MERCÈ  ETA HURRENGO ARTE!!!