2011/11/23
2011ko TITIRIJAI, TOLOSAKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA
Azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo da 2011ko Titirijai, jaialdiaren bederatzigarren ekitaldia
22 taldek parte hartuko dute aurten, atzerriko zazpi herrialdetakoak (Argentina, Austria, Belgika, Bulgaria, Frantzia, Mexiko eta Suitza) eta zazpi autonomia erkidegotakoak (Andaluzia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Euskadi, Illes Balears eta Madril).
Aurten, Suitzako txotxongiloen leihoa irekiko du jaialdiak. Hori dela eta, Aranburu jauregiko erakusketan herrialde hartako txotxongiloen bilduma zaindu eta zabala izango da ikusgai.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina