2012/03/07

EUSKARAZKO LIBURU TRUKAKETA (INTERCAMBIO DE LIBROS EN EUSKERA)



Datorren martxoaren 23an (ostirala), festa bat egingo dugu; euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, eta Donostian burutuko den “Euskaraz Bizi” ekimenaz baliatuz.
Aurreikusitako ekintzen artean, euskarazko liburuen (DVD-CD) trukaketa dago.
Horretarako ezinbestekoa da ahalik eta liburu (DVD-CD) gehien biltzea!
Beraz, etxean trukatzeko euskarazko libururen bat (CD-DVD) baduzue (irakurri duzuelako, haur gazteagoentzako delako, beste batengatik aldatu nahi duzuelako, …), ekar ezazue eskolara!
Liburu eta bestelakoak biltzen, ondorengo egunetan egongo gara:

Martxoak 6 (asteartea)                  
Martxoak 8 (osteguna)
Martxoak 13 (asteartea)
Martxoak 16 (ostirala)
Ordua: 16:30-17:30
Lekua: Zuhaiztiko patioan
Ekarritako liburu eta CD-DVD bakoitzaren truke haurrek 5 puntu jasoko dituzte. 
Puntu horiek, beste liburuak edo jasotako euskarazko materiala eskuratzeko erabili ahal
izango dira, martxoaren 23ko festa egunean.
Festa egunean puntu gehiago eskuratu ahal izango dira prestatutako ekintzetan parte hartuz gero; Txan magoaren laguntza izango dugu!

 
Animatu eta garbiketa egin etxean!
IGE-AMPAko Euskara Batzordea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina