2011/03/11

MALETA BIDAIARIA (JOAN-ETORRIKO IRAKURGAIAK)





Ikasleen artean irakurketa sustatzeko asmoz, eta aintzat hartuta familiak irakurketaren sustapenean duen garrantzia, ikastetxeko liburutegiak, irakasleekin batera, erabaki du “Maleta Bidaiaria- Joan-etorriko irakurgaiak” proiektua abian jartzea 5 urteko ikasleen artean.
Maletaren barruan oso material ezberdina daude (liburuak, aldizkariak, albumak, CDak...), familiarekin partekatzeko. Maletarekin batera, koaderno bat ere doa, eta bertan, hala nahi badute, izena, maleta noiz jaso eta maletako materialen inguruko iritzia idatzi ahal izango dute gurasoek. Nahi izanez gero, marrazkia ere egin dezakete.
Klase bakoitzeko ikasle bati emango zaio maleta bere etxera astebetez eraman dezan.
Badakigu irakurketa dela gure seme-alabei eskain diezaiekegun ekipajerik egokiena, bai gaur egunerako bai etorkizunerako.

Gurasoen laguntza jasoko dugulakoan eta familiarekin batera irakurketaz gozatuko dutelakoan gaude.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina