2011/03/17

KORRIKA 17

AURTENGO KORRIKAREN KANTA


Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen
Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen
Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari…
Pausoz pauso, euskalakari!
Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen…
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!
Dakizuenez, aurten korrika iritsiko da Euskal Herrira eta apirilaren 7tik 17ra gure lurraldean zehar zabalduko da bere mezua euskara sustatzeko eta erabiltzeko. Ez galdu bertan parte hartzeko aukera eta zure eskolakideekin nahiz hirikideekin korrikaren alaitasunaz gozatu!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina