2011/02/01

PATXI ZUBIZARRETA GUREKIN




Urtarrilaren 27 an Patxi Zubizarreta idazlea gure eskolara etorri zen 6. mailakoekin topaketa bat egitera eta bere sekretutxo batzuk kontatu zizkigun. Hasieran 6. mailakook elkarrizketatxo bat egin genion eta gero guztiokin topaketa egin zuen mediatekan. Hona hemen, egun horretan Patxiri entzun genizkion zenbait kontu, pasadizo, iritzi, sekretu, truku,....

Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1.964ko urtarrilaren 25ean. Euskal Filologia ikasketak egin zituen, eta harrezkero Gasteizen bizi da. Bi seme ditu.
Batez ere haur eta gazte literaturan aritu da, eta arlo horretan hainbat sari irabazi ditu. Honetaz gain, helduen literaturan eta itzulpengintzan ere jardun du. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan kokatu daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola “ Eztia eta ozpina”, “Atlas sentimentala” edota “Mila gau eta bat gehiago” antologia bera.
Euskal literatura saria eskuratu zuen 1998. , 2006. eta 2010. urteetan. Eskuratu duen azken saria "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" liburuarekin izan zen.
Txikitan, potoloa omen zen eta soinketa klasetik ihes egiten saiatzen zen. Askarirako nocilla eta txorizoa hartzen zituen batera. Baina helduagoa zenean eta neskak gustatzen hasi zitzaizkionean erabaki zuen, nocilla edo txorizo hartzea, baina biak batera ez.
10-12 urterekin hasi zen idazten bere egunerokoan.
Bere lehengo liburua “Ametsetako Mutila” izan zen baina orain, kurtsilada hutsa iruditzen zaio.
Liburu askoren kontakizunak bere bizitzatik atera ditu, adibidez "Midasen Eraztuna" (Midas soinketan bildurra duen mutiko potolo bat da). Baina beste leku askotan ere inspiratzen da, egunkaritik esate baterako. Xia Tentzinen Bidaia Miresgarria liburua horrela sortu zen eta egunkari eta argazki batzuetatik hartu zuen ideia.
Liburu batzuetan ere benetan gertatu den zerbait edo pelikula bat kontatzen du, baina zerbait aldatua, “Usoa” liburuan bezala.
Berak dioenez, haurrentzat idaztea dibertigarria da eta ez da hainbeste kostatzen idaztea, baina helduentzat asko eta asko kostatzen zaio liburu bat idaztea, eta ez da hain dibertigarria. Hamar bat aldiz errebisatzen omen ditu bere idazlanak.
Bere bitxikeria bat da umeentzako ipuinak tinta berdearekin idazten dituela, gazteentzako urdinarekin eta helduentzako urdin ilunarekin. Baita esaten du bere ustez ongi idazten dela 40 urtetik gora bakarrik.
Oso esperientzia polita iruditu zitzaigun eta asko ikasi genuen. Gainera oso dibertigarria izan zen, nahiz eta galdera bat egin, berak bere bizitza osoa kontatu zigun. Oso ongi idazten duela iruditzen zaigu eta bikain erabiltzen duela hiztegia.
EGIN XIA TENZINEREKIN BERE BIDAIA MIRESGARRIA!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina