2014/03/12

HODEI BATEN BIDAIA



Hodei baten bidaia disko-liburua aniztasunari buruzko gogoeta bat da, familia osoari zuzendua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua: liburua, batez ere, 7 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat, eta diskoa, adin guztientzat.
  
Liburuak Naroa izeneko neskato bat du protagonista. Naroak bere bizitzaren protagonista izan nahi du eta abentura bila abiatzen da. Bidaia horretan gure herriaren aniztasuna islatzen duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo; pertsonaia horien istorioetan oinarritzen dira, hain zuzen ere, diskoko abestiak.  
 
Diska grabaketa


                  Abentura batzuk


Disko-liburua Gipuzkoako ikastetxeetan eta liburutegietan doanik banatu da.




   Proiektu honetatik abiatuta, Pello Añorga ipuin kontalaria ikastetxez ikastetxe ibiliko da 2014an, Gipuzkoako neska-mutilak aniztasunaz sentsibilizatzea helburu duen emanaldi batekin.
  
Gure mediatekan, martxoaren 24an, 4. mailako ikasleekin solasaldian arituko da.

PELLO AÑORGAREN BISITA PRESTATZEN ARI GARA!!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina