2011/06/09

LIBURUTEGIEK UDAN IRAKURTZEKO LIBURUEN GIDA ARGITARATU DUTE


Donostia Kulturako liburutegiek udan irakurtzeko urtero egiten duten liburu gomendioen gida argitaratu dute. Bertan adin guztiei zuzendutako 120 izenbururen hautaketa eskaintzen da.
"2011 irakurtzeko uda" da liburuen gida honen izenbura. Azken hamabi hilabeteetan argitaratu diren liburuak aipatzen dira, adinen arabera sailkatuak eta bakoitzari dagokion iruzkinarekin. Haurrentzako liburuei dagokion partea, guztira 50 izenburuk osatzen dute, 25 euskaraz eta 25 gaztelaniaz. Helduentzako multzoan, berriz, 22 liburuko sorta jasotzen da, 11 euskaraz et 11 gaztelaniaz, denak ere kontakizunen generokoak.

Gida hau doakoa da, Donostia Kulturako liburutegietan eskuratu daiteke eta hiriko ikastetxeetan ere banatua da. Bestalde, liburu guztiok eskura daude Donostia Kulturako liburutegietan.

Gure eskolan, familia bakoitzari bere seme-alaben informearekin batera banatuko diogu.

ESPERO DUGU UDAN ASKO IRAKURTZEA!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina